Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, joan zen barikuan, susmoa hartuta, zaintza lanak egin zituzten Landakoko establezimendu batean. Operatiboak iraun zuen bitartean, Ertzaintzak establezimendutik irteten ziren hainbat lagun identifikatu zituen, eta osasun publikoaren kontrako delitu bat egiten ari zirelakoan barrura sartzea erabaki zuten.
Bertan, ezkutatuta marihuana, haxixa eta kokaina topatu zituten. Baita, drogekin erabiltzen diren hainbat tresna ere. Hori horrela, ustezko arduraduna, 20 urteko mutila, eta establezimenduaren jabea, 27 urtekoa, ikertzen ari direla jakitera eman dute.