JAED elkarteak 1.600 kilo elikagai jaso ditu dohaintzan

Ekaitz Herrera 2022ko eka. 7a, 10:00

Dohaitzak zati bi ditu. Atzo jaso zuten lehenengoa, 1.600 kilokoa, eta uztailean jasoko dute bigarrena, beste 1.600 kilo.

Durangoko JAED elkarteak 1.600 kilo elikagai jaso ditu dohaintzan. Atzo goizean elikagaiz beteriko kamioi bat ailegatu zen elkarteak Kalebarrian duen egoitzara. Esnez, olioz, gailetaz, atun lataz, pataz, umeentzako potetxoz, babaz eta ontziratutako berdurez beteriko paletak deskargatu zituzten bertan.

Dohaintza Europar Batasuneko eta Espainiako estatuko laguntza-funtsetatik jaso dute. JAED elkarteak urtean bi bider jasotzen du laguntza hori. Fase bitan. Lehenengoa atzo jaso zuten. Uztailean jasokok dute bigarrena beste 1.600 kilo elikagairekin. Batutako guztia beharrizana duten herritarren artean banatuko dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!