Durango Hiria txistu kontzertua egingo dute zapatuan

Anboto 2022ko eka. 9a, 10:00

Galandum Galundaina

Silboberrik antolaturiko kontzertuak bi atal izango ditu: alde batetik, txistu kontzertua egongo da, bestetik, Galandum Galundaina talde portugaldarraren kontzertua. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 19:30ean.

Lehenengo zatian txistu laukote batentzako prestaturiko emanaldia eskainiko dute; otsailean hil zen Tomas Aragües eman zion izena lehenengo zati horri: Fantasia para Silboberri; bigarren zatia, Rodrigo Alfredo de Santiagaoren La Sonatina Evolucionada. Lehenengo bloke hori amaitzeko Hilario Extremianaren Doce Bagatelas joko dute. 

Emanaldiaren bigarren zatian Galandum Galundaina talde portugaldarrak eskainiko du kontzertua. Taldeak 25 urteko ibilbidea du, eta nazioarteko folk jaialdi garrantzitsuetan parte hartu dute, besteak beste, Italian, Belgikan, Alemanian, edota Brasilen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!