Durangoko Uztai taldea podiumera igo da amateur mailako Euskadiko txapelketan

Anboto 2022ko eka. 3a, 09:17

Uztaiko taldea Durangoko Landako kiroldegian.

Gimnasia erritmikoko txapelketa Landako kiroldegian lehiatu zen, joan zen asteburuan.

Hirugarren tokian sailkatu zen Durangoko Uztaiko taldea honako boskoteak osatu zuen: Sara Sendino, Ane Rueda, Maider Rueda, Nerea Escolar eta Aitane Castrok. Uztaiko beste talde batek ere parte hartu eta "saio polita" egin zuten, nahiz eta ezin izan zuten podiumera igo. Jone Ortiz de Salazar, Amaia de Rueda, Leire Grande, Klaudia Olasolo eta Ane Gallastegik osatu zuten taldea.

Uztaiko talde biak Durangoko Landako kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!