Aurten, 2022an, arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko dute. Beraz, antzerki, zirku, dantza, performance, magia... diziplinetako proiektuak edo beste kultur diziplina bategaz uztarturiko proiektuak aintzat hartuko dituzte deialdian. "Urtero disziplina aldatzen dugu, eta aurten arte eszenikoei luzatutako laguntza izango da", jarraitu du Mujikak.
Proposamenak irailaren 21eko 18:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dira. Proposamenok posta elektronikoz bidali behar dira, gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
Bestalde, Ima Garrastatxu Durangoko alkateak Gerediagagaz eta Azokagaz batera egitasmo hau aurrera ateratzea "plazer bat" dela azaldu du. "Ez da garai erreza kulturgintzarako eta beka honek sortzaileei laguntza emango die", aitortu du Durangoko alkateak.