Stand informatibo bat ipiniko dute Ezkurdin tabakismoaren ondorioez ohartarazteko

Anboto 2022ko mai. 31a, 15:05

Mankomunitateko Adikzioen prebentziorako zerbitzuak ipiniko du postua, Tabakorik Bako Nazioarteko Egunagaz bat eginda. 

Stand informatiboa Ezkurdi plazan egongo da 16:00etatik 19:00etara. Bertan tabakismoaren osasun ondorioez ohartarazi eta tabakoa erretzeari uzteko ikastaroetan parte hartzeko aukera eskainiko dute. Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua duela gutxi sartu da Eusko Jaurlaritzaren “Kerik Gabeko Herriak” egitasmoan. Egitasmoak herrietako gune batzuk kerik gabeko eremu izendatzea eta kartelez seinaleztatuta egotea proposatzen du, baina ez da erretzea debekatuko, sentsibilizazio-kanpaina baino ez da izango. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!