Bibe Transbizkaia martxa zikloturistak 2000 parte-hartzaile batuko ditu domekan

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 31a, 09:37

Durangon hasi eta Urkiolan amaituko da. Aurten proba bi antolatu dituzte: 179 kilometroko nagusia eta 122 kilometroko laburragoa.

Bibe Transbizkaia martxa zikloturistaren bosgarren edizioa egingo dute domekan. Durangon hasi eta Urkiolan amaituko den martxak 2000 txirrindulari inguru batuko ditu. Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, martxa luzea eta laburra antolatu dituzte. Martxa luzekoek 179 kilometrotan (3.500 metroko desnibel positiboa) zortzi mendate igaroko dituzte: Kanpazar, Ixua, Milloi, Astorkigane, Sollube, Gerekiz, Muniketa eta Urkiola. Martxa laburrekoek, berriz, 122 kilometrotan (2.445 metroko desnibel positiboa) sei mendate: Kanpazar, Ixua, Milloi, Bizkaiko Begiratokia, Muniketa eta Urkiola. 

Martxa goizeko 8:00etan hasiko da Durangoko Landako Gune aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!