Zuhatzolako parkean Deabruaren Zubia berreraikitzen hasi direla azaldu du Durangoko udalak prentsa oharrean. "URAk aurreikusitako zubia desagertzea ekidin ahal izan du Durangoko Udalak, azken bi urteetan zubi horren inguruan negoziatzen aritu ostean". Ibaizabal ibaiaren ibilguan zegoen zubia harriz harri eraman dute leku berrira. Udalak dioenez, Ibaizabal ibaian uholde arriskua jaistea lortu dute. Deabruaren Zubia zegoen lekuan pasabide berri bat jarriko dute oinezkoen joan etorria errazteko Durango eta Iurreta artean.