Bartolome Ertzilla Musika Eskolak kontzertu baten batutako 930 euroko laguntza Rio de Oro elkartera bideratu dute

Anboto 2022ko mai. 30a, 10:55

Bartolome Ertzilla Bart…Sax! taldeak maiatzaren 13an San Agustin Kulturgunean egindako kontzertu solidarioan bildutako dirua Rio de Oro Elkarteari eman diote.

Durangoko udalak prentsa oharrean azaldu duenez, 930 euro jaso dituzte Durangaldeko saharar herriari laguntzeko elkarte horren proiektuak finantzatzeko. 186 ikusle joan ziren Bartolome Ertzilla Eskolako taldeak eskainitako kontzertura; gainera, bere hamabosgarren urteurrena modu berezian ospatu zuten, Izaro Erzilla, Esti Ibarra eta Irati Bilbao abeslariekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!