Kontzertua Euskal Jaien testuinguruan izango da. Bertan, Orfeoiko 40 kidek eta 25 musikari profesionalek parte hartuko dute; antolatzaileen berbetan, "ukitu modernoa" duen errepertorioa jorratuko dute, euskal kantez gainera, Queen talde mitikoaren Bohemian Rhapsody edota Broadwayko ikuskizunetako abestiak eskainiko dituzte.