Durangoko Uztai taldeko harrobiak emaitza oso onak lortu ditu Bizkaiko txapelketan

Anboto 2022ko mai. 27a, 11:24

Haur-kategoriako gimnastak Bizkaiko txapeldun geratu dira. Maider Egiraunek laugarren amaitu du kadeteetan.

Azken asteburu bietan gimnasia erritmikoko Bizkaiko txapelketak lehiatu dituzte, taldeka nahiz banaka. Hantxe aritu dira Durangoko Uztai taldekoak. Haur-kategoriakoak txapeldun geratu dira taldeka. Honako gazteek osatu dute taldea: Ane Rivera, Eider Flores, Haizea Mosteiro, Izaro Oñate, Jone Olasolo eta Tiffany Mamani-k.

Benjaminetan, berriz, bosgarren tokian amaitu dute Arhane Heras, Lexuri Garro, Maialen Blanco, Martina Zabaleta eta Nahia Buenok.

Banaka, Maider Egiraunek laugarren amaitu du sailkapen orokorrean; Naroa Jaio ere laugarren geratu zen uztai modalitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!