Alpino-Tabira mendizale taldeak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, Mugarri Eguna antolatu du ekainaren 5eko domekan. 09:00etan jarri dute hitzordua, Andra Mariko elizpean. Bederatzi kilometroko ibilbidea da, 300 metroko desnibelarekin. Durango eta inguruko herriak ezagutuko dituzte.Tabiratik, Artabila bidetik, Arrokoatik eta Astolatik ibiliko dira, besteak beste.
Izen-ematea egiteko azken eguna ekainaren 3a da. Hurrengo QR kodearen bidez egin daiteke.