Durangoko Sarek "salbuespeneko legeak" deuseztatzeko eskatzeko mobilizazioa egingo du bihar. Bertan, Alaitz Aramendi orozkoarraren egoera salatuko dute, besteak beste. Aramendi 2007ko irailean atxilotu zuten, eta ordutik espetxean dago. Saretik jakitera eman dutenez, "Aramendiri 7/2003 legea ez ezik, 7/2014 legea ere ezarri diote, hau da, jada betea duen zigorra berriro osorik betetzera zigortu dute".
Bestalde, Durangoko presoek jasaten duten egoerarekin "arduratuta" daudela azaldu dute, "soluzioak behar ditugu. Dispertsioarekin behingoz bukatzea eskatzen dugu, eta salbuespeneko lege oro deuseztatzea".