Emakume migratzaileen bizipenak eta errealitatea ezagutzeko aukera dago Durangon, Emakumeak Martxan ekimenaren barruan

Anboto 2022ko mai. 25a, 09:36

Landako Gune ondoan jarri dute euren karpa.

Domekara arte askotarako ekintzak egingo dira, Landako plazan jarritako karpan.

Maiatzaren 29ko domekara arte, Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak ekimena egingo da Durangoko landako plazan, emakume migratzaileek euren jatorritik helmugara iritsi arte bizi dituzten errealitateak ikusarazteko. Alboan GKEak eta San Jose Jesuitak Ikastetxeak Durangoko Udalarekin elkarlanean egindako proposamena da, Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta la Caixa Fundazioaren babesarekin.

Durangon baino lehen, sentsibilizazio- eta salaketa-jarduera hori Eibarren, Bilbon eta Donostian egin da, eta datozen hilabeteetan Euskadiko beste herri batzuetan ibiliko da, hala nola Zarautzen eta Gasteizen.

Domekara bitartean, topaketak, hausnarketak,  hitzaldiak hainbat kolektiborekin, teatroforoa, ipuin-kontalaria, erakusketa, Zure arropa martxan ekintza-proposamena, sinadura-bilketa eta askoz gehiago egongo da.

EGITARAUA - MAIATZAK 25, EGUAZTENA

  • 18:00; Mahai ingurua: 'Emakume migratuak: jatorria, ibilbidea eta helmuga'. Hainbat elkarte eta jatorritako pertsonak batuko dira: Senegaleko Mlomp elkarte kulturala, Ekuatore Gineako Ceiba elkarte kulturala, Ekuatoreko Virgen del Cisne elkartea, Mendebaldeko Sahara eta Ghanako emakumeak (Ghana United).

MAIATZAK 26, EGUENA

  • 18:00; Hitzaldia: Adam Álvarez (Costa Ricako Migratzaileentzako Jesuita Zerbitzua), Matilda Noriega (Guatemalako giza eskubideen eta lurraldearen defendatzailea) eta Nahualt Elkartea (Nikaragua).

MAIATZAK 27, BARIKUA

  • 18:00; Mahai ingurua: 'Emakumea eta babeslekua: nahitaezko migrazioak'. Ukrainako (Ukrania SOS), Errusiako eta Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeko emakumeak.

MAIATZAK 28, ZAPATUA

  • 12:00; Ipuin kontalaria: 'Gora, behera eta alderantziz', Cia Paganini berritsuarekin. (6 urtetik aurrera).

MAIATZAK 29, DOMEKA

  • Goizean: Erakusketetara bisita gidatuak eta talde eta familientzako jolas didaktikoak.
  • 18:00; Antzerki-foruma: 'El paso' eta '¿De qué país eres tú?'. Cruz Noguera.

Egunero, Landako plazako karpan: 'Errefuxiatuak Kamerunen, hobetzeko nahai agerian uzten duten istorioak' erakusketa, 'Zure arropa martxan' ekintza-proposamena ezagutzeko aukera eta emakumeentzako migrazio seguruagoaren alde sinatzeko aukera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!