[BIDEOA] "Agurreko partidua oso berezia izan zen niretzako"

Anboto 2022ko mai. 26a, 12:12

Aurtengo ligak amaitzen ari dira eta hurrengoa ez dute denek hasiko. Ohi moduan, batzuek erretiroa hartuko dute. Horixe Ainhoa Baque (Durango, 1995) saskibaloi jokalariaren kasua.

Hamarkada batez Tabirako Baqueko erreferenteetako bat izan ostean hainbeste maite dituen kirola eta kluba uztea erabaki du lan kontuengatik. Ligako azken partiduan taldekideen, taldekide ohien, lagunen eta senitartekoen babesa, esker ona eta omenaldia jaso zituen.

Barikuan Ainhoa Baqueri egindako elkarrizketa argitaratuko du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!