Orain, Zuhatzola parkean ezarritako leku berrian berreraikiko dute. Zubi berriko zimenduak ipinita daude eta laster hasiko dira harriak bata bestearen gainean ipintzen.
Erabaki hori URAgaz hitzarturiko akordioan oinarrituta hartu zuten. Izan ere, iazko ekainean udalak eta URAk akordioa adostu zuten Arripausuetako ondarea ez botatzeko. Itun horren arabera, Deabruaren Zubia lekuz aldatzea erabaki zuten.