Ibai Cebrianek Castro Valnerako kilometro bertikala irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 23a, 12:30

Durangarrak kilometro bertikalen Espainiako Kopako laugarren proba irabazi du. 

Ibai Cebrian durangarrak Castro Valnerako kilometro bertikala irabazi du asteburuan. Euskal Mendizale Federazioko korrikalariak 56:30 minutu behar izan zituen lasterketako lau kilometroak egiteko. Cebrianek bigarren sailkatuak baino, ia lau minutu gutxiago egin zituen. Bigarren sailkatua Raul Gargallo izan zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!