Durangoko Kulturaleko gazteak Lehen Nazional Mailara igo dira

Anboto 2022ko mai. 23a, 09:11
Durangoko Kulturaleko gazteen taldea. (Argazkia: Durangoko Kulturala)

Atzo 1-0 menderatu zuten Deusto taldea Tabiran.

Liga amaitzeko jardunaldi biren faltan, Durangoko Kulturaleko gazteak Euskal Ligatik Lehen Nazional Mailara igo dira. Atzo lortu zuten igoera, Deustori 1-0 irabazita. Gainera, Deusto arerio zuzena zen borroka horretan. Amaieran lorpena ospakizuna nagusitu zen jokalarien eta zaleen artean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!