Durangoko Udalak laguntza deialdi bat argitaratu du herriko elkarteen egitasmoak bultzatzeko. 295.500 euro bideratuko ditu elkarteen jarduerak antolatzeko, euskara sustatzeko eta adinekoen etxebizitzak birgaitzeko. Honako hauek dira:
- Haur eta gazteei zuzendutako ekimenak: 20.000 €
- Kirol jarduerak: 35.000 €
- Kirol fitxak eta arbitrajeak: 30.000 €
- Goi mailako kirolarientzat: 10.000 €
- Ez-ohiko kultur ekimenak: 5.000 €
- Ohiko kultur ekimenak: 78.000 €
- Euskara sustatzeko ekimenak: 30.000 €
- Aldizkako argitalpenak euskara sustatzeko: 10.000 €
- Euskara bekak: 12.500 €
- Kanpoko errotuluak eta web orriak euskaraz: 5.000 €
- Gizarte arloko ekintzak: 45.000 €
- Gutxienez 75 urte dituzten pertsonen etxebizitzak eraberritzeko lanak: 15.000 €
Eskariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira.