Kontserbatorioko ikasleen kontzertuak berreskuratuko dituzte bi urteko etenaldiaren ostean

Anboto 2022ko maiatzaren 11

Gaur eta bihar, maiatzak 12, izango dira kontzertuak. Kurutzesantu museoan. 

Bi urteko etenaldiaren ostean, kontserbatorioko ikasleen kontzertuak berreskuratuko dituzte: lehena gaur izango da, maiatzak 11. Hamar piano ikaslek eskainiko dute emanaldia, 19:00tik aurrera, Kurutzesantu museoan.Bihar, maiatzak 12, beste hamalau ikasleren txanda izango da. Besteak beste, saxo, cello, tronpeta eta biolin ikasleek eskainiko dute kontzertua. Kasu honetan, 18:45ean hasiko da kontzertua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!