Durangon 19 urteko gazte bat atxilotu dute indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Anboto 2022ko mai. 10a, 11:44

Durangoko San Fausto auzoan gertatu zen domeka goizean.

Durangoko Ertzain-etxeko agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten domeka goizean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Ertzaintzak ohar batean infomartu duenez. Goizeko zazpiak baino lehentxeago gertatu zen Durangoko San Fausto auzoan. Biktimari bi gizon hurbildu zitzaizkion zigarro bat eskatzeko aitzakiarekin, eta batek bultza egin eta lepoan zeraman urrezko katea kendu zion. Une horretan hainbat lekuko abiatu ziren bi gizonen atzetik. Zerbitzuz kanpo zeuden eta une horretan auto batean Ertzain-etxera lanaldia hastera zihoazen lau agentek, jendea korrika ikusi zutenean, bidea itxi zieten lehenengo zihoazen bi gizonei, delituren bat egin zutela susmatuta. Identifikatu ondoren, bi pertsona horiek atxiki zituzten lapurreta egin zuen gizona atxilotu zuen polizia-patruila iritsi bitartean.

Atxilotua, 19 urteko gizonezkoa, polizia-egoitzara eraman zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!