Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurrena ospatzeko erakusketa jarri dute Bartolome Ertzilla kontserbatorioan

Anboto 2022ko mai. 6a, 16:26

Ikusgai dago Bartolome Ertzilla Kontserbatorio kanpoaldean Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ekitaldi nagusiak batzen dituen erakusketa. Maiatzaren 18an kontzertua eskainiko du bertan BOSek. 

Erakusketa Durangora ekartzearen garrantzia azpimarratu du Ima Garrastatxu alkateak. "Lankidetza eta borondatea egonez gero, ekimen ederrak posible dira". Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendariaren berbetan, ostera, ehun urteko ibilbideak duen garrantzia nabarmendu du. "Ehun urte hauek kalitatea eta profesionaltasuna bermatzen dute. BOS kulturaren ikurra, erreferentea eta enbaxadore bikaina da". Aurkezpen ekitaldian BOSeko hiru musikarik parte hartu dute, baita ere: Laura Delgadok, Nora Bolinagak eta Lander Echebarriak. Dvoráken 'Bi bibolin eta biolarako hirukotea Do maiorrean' interpretatu dute. 

Maiatzaren 18an kontzertua eskainiko du BOSek Durangon, Bartolome Ertzillan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!