Durangoko Udalak atontze lanak hasi ditu Untzillatx kalean, garai bateko tren geralekuaren lursailean. Iaz Eusko Trenbide Sareagaz lortutako akordioari helduta, geraleku zaharreko hesiak kendu ditu, horrekin 3.000 metro karratu inguruko berdegunea berreskuratzeko. Aurrera begira bidegorri-sarea zabalduko dute bertara eta elementuak gehituko dizkiote berdeguneari. Inbertsioa udalak hartu du beregain.