Durangok bat egin du udalerri jasangarrien euskal sareagaz

Anboto 2022ko mai. 4a, 16:06

Udalak hitzarmena sinatu du Udalsarea 2030 sarearekin. Aurrera begira 2030 Agenda plana landuko du.

Udalsarea administrazio publikoen arteko koordinazio foro bat da, udaletxeetatik jasangarritasuna sustatzeko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan Tokiko Agenda 21 plana ezartzeko zein Ingurumen Esparru Programarekin bat etortzeko. Hori dela eta, Durangoko Udalak konpromisoa hartu du Plana 2030ra arteko ibilbide orri gisa erabiltzeko, eta ikuspegi hori udal politikan eta kudeaketan txertatzeko. Gainera, 2030 Agendaren prozesuak inplementatzen lagunduko du, Udalaren konpromiso politiko eta etengabeko hobekuntzarako konpromiso gisa.

Bestalde, sarearen liburutegi birtuala zabaltzeko eta adimen kolektiboa handitzeko kontaktuak, informazioa, ezagutza, materiala eta esperientzia praktiko proaktiboki eman eta partekatuko ditu, eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatuko du haren banaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!