‘Plazara!’, Durangoko Udalaren ekimen berria, herriko elkarteen lana ezagutarazteko

Anboto 2022ko mai. 4a, 10:47
Askotariko elkarteetako kideak udal arduradunekin.

Asteburu honetan zehar hainbat elkartek jarduerak leku publikoetan garatuko dituzte euren lana erakusteko asmoz.

Durangoko Udalak Plazara! ekimena sortu du, durangarrei herriko elkarteak ezagutarazteko asmoz. Horretarako, hainbat kolektibo herriko hainbat tokitara aterako dira asteburu honetan, ate irekien jardunaldi batzuk eskaini eta herritarrei egiten duten lana erakusteko.

“Durangoko elkarte ehunak potentzial ikaragarria du, baina askotan oharkabean pasatzen da gainerako durangarrentzat", adierazi dute Julian Rios eta Juanan Bueno arduradunek. Horregatik "Plazara! sortzea erabaki dugu, elkarteak kalera atera daitezen eta gainerako durangarrek nolako lana egiten duten ikus dezaten".

Ekimenak hurrengo puntuetan garatuko dira: Andra Mariko elizpean, Ezkurdi plazan, Bizenta Mogel Bibliotekan, San Agustin Kultur Gunea, Jesuiten Etxea, Landakoko sotoan, Ibaizabal parkean, Madalena ermitan.

Edizio honetan hurrengo elkarteek parte hartuko dute: Gerediaga Elkartea, Asebier, Asociación De Enfermedades Raras De Euskadi, Alcer Bizkaia, Adolescentes-Fundación Gizakia, San Jose Jesuitak Durango, Asociación Cultural Vicente Zavala/Kultur Elkartea, Centro Cultural Andaluz, Doinuzahar Kamara Abesbatza, Eragin Trebakuntza Eta Garapena, Bogoroditsie Abesbatza eta Bidezabal Durango Atletismo Taldea.

MAIATZAK 7

  • GEREDIAGA ELKARTEA: Astola aldizkariaren aurkezpena. 12:00-14:30. Andra Mari elizpean.
  • ASEBIER: Mahai informatiboa - Sentzibilizazio jarduerak. 10:00-14:00. Andra Mari elizpean
  • ALCER BIZKAIA: Organo emateari buruzko mahai informatiboa: 10:00-14:00. Andra Mari elizpean.
  • ADOLESCENTES-FUNDACIÓN GIZAKIA. Mahai informatiboa. 10:00-14:00. Andra Mari elizpean.
  • SAN JOSE JESUITAK DURANGO: Mahai ingurua. Durango harrera herria. 11:00. Jesuiten etxean, Arrupe Aretoa.
  • VICENTE ZAVALA KULTUR ELKARTEA. Mahai informatiboa. 10:00-14:00. Liburutegia.
  • CENTRO CULTURAL ANDALUZ: Sevillana klasea. 13:00. Ezkurdi. (Euria bada soportaletan).

MAIATZAK 8

  • DOINUZAHAR KAMARA ABESBATZA: Entsegu irekia. 18:00-20:00. Landako I, sotoak
  • ERAGIN TREBAKUNTZA ETA GARAPENA: Bizipen eta soinu terapia (Gehienezko aforoa 20). 11:30-13:30. Landako I, sotoak
  • BOGORODITSIE ABESBATZA: Saio laburra. 13:00. Madalenako ermita/
  • BIDEZABAL DURANGO ATLETISMO TALDEA: Jaurtiketa saioA. 11:00-13:30. Ibaizabal auzunea

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!