[BIDEOA] Iker Galartzak Gure Zirkura joateko deia egin du

Ekaitz Herrera 2022ko mai. 3a, 11:46

Gure Zirkua motorrak berotzen dabil denboraldi berria Durangon hasteko. Iker Galartzak honako mezutxo hau utzi du Durangaldeko herritarrentzat.

Prestaketa lanetan harrapatu ditugu. Argiztapen lanetan, oihalak muntatzen. Kontu eta mimo handiz ari dira lanean, Gure Zirkua, euskarazko zirkua, beti bezain arrakastatsu bueltatu dadin. Asteburu honetan hasiko dute denboraldi berria. Durangon ipini dute karpa, Otamotzena parkean; eta barikuan egingo dute lehenengo emanaldia, arratsaldeko 19:00etan.

Bariku honetako zenbakian, ANBOTOk tarte berezia egingo dio Gure Zirkuari. Paperezko edizioan Iker Galartzari egindako elkarrizketa irakurgai egongo da. Atari digital honetan, berriz, bideoa egongo da ikusgai.

Emanaldi ugari

2022ko birako lehen 10 emanaldiak, Durangoko Otamotzena parkean eskainiko ditu:

  • Maiatzaren 6an, barikuan, 19:00etan
  • Maiatzaren 7an, zapatuan, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 8an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan
  • Maiatzaren 13an, barikuan, 19:00etan
  • Maiatzaren 14an, zapatuan, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 15ean, domekan, 12:00etan eta 18:00etan
  • Maiatzaren 20an, barikuan, 19:00etan
  • Maiatzaren 21ean, zapatuan, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 22an, domekan, 12:00etan 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!