Durangoko komertzio bonuak bihar ipiniko dituzte salgai

Anboto 2022ko mai. 3a, 10:54

Txartelak bonoa.durango.eus atarian ipiniko dituzte salgai bihar. 65 urtetik gorako durangarrek modu presentzialean erosi ahalko dituzte bonuak, gaur bertan. 

Durangoko Udalak deskontu bonuen kanpaina berria hasiko du bihar, komertzioetako salerosketak sustatzeko asmoz. Erosleek 15 euroko erosketa egin ahalko dute 10 euroko bonua baliatuta. Txartelak bide telematikoak baliatuta erosi beharko dira bonoa.durango.eus atarira jota. Dena dela, 65 urtetik gorako herritarrek bonuak modu presentzialean erosi ahalko dituzte gaur bertan, Adinekoentzako Zentroan, Bizenta Mogel Bibliotekan, Arte eta Historia Museoan edo Turismo Bulegoan (Kurutzesantu).

Herritar bakoitzak lau bonu erosi ahalko ditu gehienez. Udalak aurreratu du aurten hiru deskontu kanpaina egingo dituela. Honako hau izango da lehenengoa. Kanpainara atxiki gura duten establezimenduek maiatzaren 31ra arteko epea dute izena emateko. Horretarako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Herritarrentzako Arreta Zentroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!