Kontseilu Sozialistak Maiatzaren Lehenean mobilizatzera deitu du

Anboto 2022ko api. 28a, 20:00

Kontseilu Sozialistak iazko Maiatzaren Lehenean Santa Anan egindako elkarretaratzea.

Domekan manifestazioa egingo dute. Martxak 12:00etan irtengo du Ezkurditik.

Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lelopean, Durangaldeko Kontseilu Sozialistak Maiatzaren Leheneko aldarrikapenak kaleratuko ditu. Domekan manifestazioa egingo dute Durangoko Ezkurditik hasita. 12:00etan ekingo diote herriko kaleak zeharkatzeari.

Bestalde, sindikatuek hiriburuetan egingo dituzte mobilizazioak. LABek, adibidez, manifestazioa egingo du, 11:00etan, Bilboko Zabalburu plazatik hasita. Ondoren, 13:30ean, Bilbo Zaharreko giroa berotuko du musikagaz eta txikiguneagaz. ELAk eta CCOOk, antzera. Manifestazio bana egingo dute, Bilboko Jesusen Bihotza plazan hasita, 11:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!