Eusko Jaurlaritzaren Sprilur enpresa publikoak Fundifeseko instalazioak botatzeko eta deskontaminatzeko asmoak dituela eta, Durangoko Udalak eta Sorginolako kideek hainbat bilera egin dituzte azken asteotan. Udalak "alternatiba duin bat" topatu gura du Durangoko gazteentzako eta horretarako "alternatiba ezberdinak" aztertzen ari da Sorginolako kideekin. Oraingoz, baina, ez dute alternatiba horiek zeintzuk diren argitu.
"Udaletik kontziente gara gazteei sekula ez zaiela beraien proiektuak aurrera eramateko espaziorik eskaini. Horregatik lanean gaude epe ertainean espazio berri bat eskaintzeko”, adierazi dute Aritz Bravo eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.