Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Durangoko Udalak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako astea antolatu du. Aurtengo edizioaren helburua pertsonak emigratzera bultzatzen dituzten arrazoiak ikusaraztea da. Egitasmoaren bultzatzaileek diotenez, "Munduan migrazio-fluxuak areagotzearen arrazoi bakarrak ez dira globalizazioa eta planetako eskualdeen arteko lotura, desberdintasun ekonomikoak edo pobrezia; beste hainbat arrazoi ere badaude". Horien artean kokatu dituzte, "giza eskubideen urraketak, jazarpen etnikoa, erlijiosoa, politikoa edo orientazio sexualagatikoa". Horregatik, aurten hainbat egitasmo antolatu dute LGTBI pertsonek bizi duten errealitatea eta jasaten duten diskriminazioak eta gutxiespenak ikusarazteko.
Honakoa da aurtengo egitaraua:
- Apirilaren 27an, 18:00etan, Elkartegian. Berbaldia: Errefuxiatuen krisia Europan. LGTBI taldeak testuinguru horretan. Hizlaria: Miren Leizeaga (Accem)
- Maiatzaren 3tik 8ra Argazki erakusketa San Agustin Kulturguneko sarreran (Orgullo de Valientes).
- Maiatzaren 4an, 16:00etan, San Agustin Kulturguneko sarreran. Berbaldia: Errefuxiatuen krisia Europan. LGTBI taldeak testuinguru horretan. Hizlaria: Aldarte elkartea)