Julen Ozaeta durangarrak Estibalizko Igoera irabazi du Gasteizen

Anboto 2022ko api. 26a, 09:23

Ezkerretik hasita: David Rua, Julen Ozaeta eta Marc Hurtado.

David Rua elorriarra bigarren sailkatu da.

Joan zen domekan Estibalizko Igoera lehiatu zuten Gasteizen, Armentian hasi eta santutegian amaitu zen 15,2 kilometroko lasterketa. Bertan Durangaldeko korrikalari bi izan ziren onenak gizonetan: Julen Ozaeta durangarrak irabazi egin zuen eta David Rua elorriarra (DKT) bigarren sailkatu zen. Marc Hurtadok osatu zuen gizonen podiuma. Emakumeetan Arrate Mintegi nagusitu zen.

600 parte hartzaile aritu ziren, gehienak Gasteiz eta ingurukoak, eta lasterketa irabaztea sorpresa izan zela onartu du Ozaetak. "Joan zen astean Tarragonako lasterketa bat probatu nuen eta txarto irten zitzaidan. Beraz, ez nuen irabaztea espero. Podiumerako lehian ibiltzea bai, baina irabaztea ez", azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!