[EGITARAUA] Auto klasikoen topaketagaz hasiko dituzte Herriak antolatutako jaiak Durangon

Anboto 2022ko api. 25a, 17:00

Asteburuan askotariko ekimenak antolatuko ditu Herri Auzo Elkarteak jaiak ospatzeko.

Apirilaren 30ean hirugarren aldia beteko du auto klasikoen erakusketak. 30 urteko ibilgailuak eta motorrak Askatasun etorbidean batuko dira. 11:30ean 30 kilometroko ibilbide batean irtengo dira. Ondoren, Durangon elkartuko dira berriro eta 13:30ean kotxerik onenak sarituko dituzte. Egun horretako beste osagai bat Old Berri Band taldearen kontzertua izango da. Arrietako taldeak 70eko eta 80ko taldeen (Creedence, Clapton, Dylan, Itoiz, Kortatu…) bertsioak jotzen ditu.

EGITARAUA - APIRILAK 30

  • 10:30 Ibilgailu klasikoen 3. kontzentrazioa.
  • 17:00 Wiston Coopeland magoaren ikuskizuna.
  • 18:00 Kalejira musikatua senegaldar musikariekin.

EGITARAUA - MAIATZAK 1

  • 10:00 Kalejira eta txapligoak.
  • 10:30 Artisau Azoka.
  • 11:00 Umeentzako txirringa buelta.
  • 12:30 Kriskitin Dantza Taldea.
  • 16:30 Tute txapelketa.
  • 17:00 Umeentzako herri kirolak eta egurrezko jostailuak Otamotzena parkean.
  • 18:00 P.T. Musika taldearen kontzertua.
  • 19:00 Txokolatadan jasotako dirua Ekuadorreko Riobamba herrira bideratuko da.
  • 19:00 Igel txapelketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!