Iurretako koroan ere parte hartu izan du, eta kantugintzarekin lotura izan duen egitasmo ugaritan parte hartu du urteotan. Durangoko Orfeoitik "ia amaierara arte" parte hartu duela azpimarratu dute. "Pertsona ikaragarri bat joan zaigu, oso jatorra, eta eredua guztiontzako, baita Durangoko azken hamarkadetako ahotsik onenetako bat ere".