Durangoko Udalak Merkatu Plaza dinamizatzeko saio berriak antolatu ditu Suk Aldatu egitasmoaren baitan. Sei sukaldaritza tailer eta zuzeneko sukaldaritza saio bat eskainiko dute umeentzat eta gazteentzat. Tailerrak apiriletik abendura bitartean egingo dituzte. Bakoitzaren edukiera mugatua izango da. 15 lagunek parte hartu ahalko dute bakoitzean, gehienez. Ekitaldietan izena emateko www.saltsan.com/sukaldatu web orrira edo Gazte Informazio Bulegora (Laubideta Kalea, 6) jo beharko da.
Tailerrek 15 lagunentzako leku mugatua izango dute eta aldez aurretik ekitaldiaren
webgunean izena eman beharko dute (www.saltsan.com/sukaldatu) edo Laubideta
kaleko 6. zenbakian dagoen Gazte Informazio Bulegoan (Gazte Informazio Bulegoa).
Tailerrak. Ezaugarriak eta datak:
- Alkoholik gabeko koktelgintza (Apirilak 30) | 10:00 - 13:00 | 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat (Txoria Nuen Maite tabernaren eskutik)
- Gazteentzako sukaldaritza (Maiatzak 28) | 10:00 - 13:00 | 12 eta 17 urte bitartekoentzat (Napozt tabernaren eskutik)
- Nazioarteko sukaldaritza (Ekainak 25) | 10:00 - 13:00 | 12 eta 17 urte bitartekoentzat (Txoria Nuen Maite tabernaren eskutik)
- Sukaldaritza orientala (Irailak 24) | 10:00 - 13:00 | 12 eta 17 urte bitartekoentzat (IRUKO, Sushi Galleryren eskutik)
- Etxeko jana (Urriak 29) | 10:00 - 13:00 | 8 eta 11 urte bitartekoentzat (Mikeldi tabernaren eskutik)
- Txokolateak (Azaroak 26) | 10:00 - 13:00 | 8 eta 11 urte bitartekoentzat (Aukan txokolate dendaren eskutik)
- Showcooking, Pil-pilen zergatia (Abenduak 17) | 10:00 - 13:00 | Adin tarte librea (Saltsan Katering etxearen eskutik)
“Durangoko Udalaren eta herriko ostalaritzaren artean sortutako programa honek Merkatu Plaza dinamizatzeko eta haurtzarotik elikadura osasungarria sustatzeko helburua dauka”, adierazi dute Udaleko eta ostalaritzako ordezkariek.