Durango Kirol Taldeko gazteek maila ona erakutsi dute kluben arteko Bizkaiko txapelketan. Bai mutilen bai nesken taldeek dominak eskuratu dituzte Bizkaiko txapelketan. Gizonezkoetan DKTk garaipena eskuratu zuen. Getxo eta Artunduaga geratu ziren bigarren eta hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, onena Bilboko taldea izan zen, DKTko neskak bigarren postua lortu zuten eta Berangoko taldea izan zen hirugarrena.