Azken hilabeteotan zenbait herritarrek egindako eskariari erantzunez, emisio baxuko gunean zenbait aldaketa egitea proposatuko du Durangoko Udalak hurrengo osoko bilkuran. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez hainbat izango dira proposatuko dituzten aldaketak. Esaterako, oinezko gune barruan egoteko gehineneko denbora 30 minututik 45 minutura igaroko da egoilar, komertzio, gremio eta merkatuko baserritarrentzako.
Gainera, Sanagustinalde, Zumalakarregi eta Barandiaran kaleetan sartzeko debekua aurreratu egingo da asteburuetan. Orain domeketan 23:59etara arte ezin da autoa bertan utzi eta aldaketa ezartzen denean 22:00etatik aurrera bertan aparkatu ahalko da.
Bestalde, orain arte hiru sarbide mota zeuden: arrunta, ez ohikoa eta urgentea, eta hemendik aurrera arrunta eta ez ohikoa bakarrik egongo dira. Gainera, ez ohikoen kasuan, ez da eskaera 48 ordu lehenago egin beharko. Moldaketa onartzen bada, HAZera edo udaltzaingora deituta 94 603 00 00ra edo 620 86 83 50era idatzita egin ahalko da eskaera.
Horrez gain, baimenik gabe sartzea arau hauste larria izatetik arau hauste arina izatera pasako da. Ondorioz, isuna 200 eurotik 90 eurokoa izatera pasako da.