Durangoko Udalak Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako ekimenak antolatu ditu

Anboto 2022ko api. 22a, 09:49

Maiatzaren 17an ospatzen den Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, Durangoko Udaleko arlo ezberdinek hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunetarako.

“Mundu osoan, oraindik ere, estereotipo, arau kulturalak eta jarrera baztertzaileak nagusitzen dira, LGTBI kolektiboaren aurkako indarkeria areagotzen eta arintzendutenak. LGTBI kolektiboko kideek diskriminazio bikoitza jasaten dute: generoarekin zerikusia duena eta sexu orientazioaren estigmarengatik. Horregatik, kanpaina hau persona guztientzako eskubide eta aukera berdintasuna eskatzeko modu bat da; espazio publikoetan jasaten dituzten aurreiritzien eta ikusgaitasun faltaren aurkako borrokan laguntzeko kanpaina”, adierazi dute udal ordezkariek.

EGITARAUA

  • Maiatzaren 22tik aurrera lehen kanpaina egingo dute Ikusgarritasun Lesbikoa aldarrikatzeko.
  • Bigarren ekimena Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Astearen beste edizio bat izango da, eta aurten LGTBI pertsona migratuen errealitatea ikusarazi gura du. Jarduera programa hori apirilaren 27an hasiko da  "Errefuxiatuen krisia Europan: LGTBI taldeak testuinguru horretan" hitzaldiagaz. Berbaldia Miren Leiceaga ACCEMeko teknikariak emango du Elkartegian, 18:00etan.
  • Maiatzaren 3tik 8ra bitartean, Madrilgo Merce Migraciones Fundazioaren "Orgullo de Valientes" izeneko erakusketa izango da ikusgai San Agustin kultur gunean.
  • Astea amaitzeko irrati-elkarrizketa bat egingo da sexu eta genero aniztasunaren esparruan lan egiten duen Aldarte elkartearekin.
  • Herriko ikastetxeetan ere hainba jarduera egingo dituzte.
  • Maiatzaren 6an, Zinegoakek, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, laburmetrai proiekzioak eskainiko ditu 19:00etan, San Agustin Kulturgunean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!