Dendak Baik Gure Zirkua ikusteko 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Anboto 2022ko api. 21a, 13:30

50 sarrera bikoitz zozkatuko dituzte. Parte hartzeko erosketaren bat egin beharko da atxikitako establezimenduetan.

Dendak Baik Gure Zirkua ikusteko 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Sarrerok atxikitako establezimenduetan apirilaren 11tik 30era bitartean egindako erosketen artean zozkatuko dituzte. Parte hartzeko, erosketa tiketa izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin Dendak Bairen bulegoan dagoen kutxan (Askatasun Etorbidea, 2) sartu beharko da. Oraingo kanpaina honetan, erosketak ez du gutxieneko zenbatekorik izango parte hartu ahal izateko. Zozketa maiatzaren 3an egingo da. Onuradunek telefonoz izango dute sariaren berri. Sarrerak maiatzaren 14an, larunbata, 16:30etako ikuskizuna ikusteko balio izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!