Durangoko Udalak deskontu bonuen kanpaina berria hasiko du maiatzean eta, horretarako, herriko komertzioak deitu ditu kanpainan izena ematera. Dendariek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute dokumetanzioa, aldez aurretik hitzordua eskatuta. 639580023 telefonora edo whatsappera jo dezakete horretarako. “Pandemiaren ondorioz bultzada berezi bat eskaini behar izan genien herriko komertzio txikiei, eta orain, normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan, babes berezi hori mantenduko dugu Durangoko Udaletik. Durango bizi bat behar dugu eta horretarako beharrezkoa da herriko komertzio txikietan kontsumoa sustatzea", esan dute udal agintariek.