Durangoko Kulturala urteko unerik gozoenean heldu da azken txanpara

Anboto 2022ko api. 8a, 11:00

Jon zen asteburuan 1-0 menderatu zuten Santutxu taldea. Luis Iturrioz

Lau jardunaldi falta dira Hirugarren Mailako liga erregularra amaitzeko, eta oraindino hainbat gauza dago erabakitzeko. Esaterako, igoerako faserako bosgarren eta azken postua.

Une honetan Baskonia dago postu horretan, baina hainbat talde ditu zelatan. Durangoko Kulturala da euretariko bat. Playoff-etara sailkatu gura badute, Gonzalezen gizonek bost puntuko aldea jan behar dute azken txanpa honetan. 

Erronka gatxa da, arrazoi bigaitik. Bat agerikoa da; partidu gutxi geratzen da alde hori guztia kentzeko. Bigarrena honako hau da: lautik hiru partidu sailkapeneko aurreneko hiru taldeen kontrakoak dira, Alaves B, Portugalete eta Beasainen aurkakoak. Baina, inoiz izatekotan, Kulturala oraintxe da kapaz erronka gatx horri aurre egiteko. Zortzi jardunaldi daramatza galdu barik, lau garaipenegaz. "Iaz, urte sasoi honetan, ez jaisteko borrokan geunden, eta orain igoera fasean sartzeko aukera dugu. Ez dugu ezer galtzeko eta bai asko irabazteko. Ilusionatuta gaude", adierazi du Jon Gonzalez entrenatzaileak. 

Aurtengoa denboraldi gorabeheratsua izaten ari da. Denboraldi hasieran, hainbat emaitza on kateatu zuen. Ondoren, azarotik otsailera, bederatzi partidutan ezin izan zuen batere irabazi. Orain, ostera, puntuak batzen dabil.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!