Andra Mari basilika ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Gerediaga elkarteak

Anboto 2022ko api. 7a, 12:33

Apirilaren 18an egingo dute bisita gidatua, 12:00etan, pazko asteagaz batera. Izen ematea bost eurokoa izango da. 

Apirilean 18an Lekueneta Monumentuen Nazioarteko eguna dela eta, antolatu du Gerediagak bisita gidatua. Bertan, Andra Mariako basilikako museoa, koroa, sakristia, kaperak eta ganbaratxoa ezagutuko dituzte, besteak beste, bisitariek. 

Aforoa mugatua izango denez, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, 946818066 telefonora deitu edo gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi behar da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!