Domekan hasiko dute 'Jaizale kalez kale, auzoz auzo' kalejira sorta

Anboto 2022ko api. 7a, 09:14

Apirilaren 10ean, domekagaz, izango da lehengo kalejira, eta Andra Maritik hasiko da. Durangoko jai egun esanguratsuenetan ere arituko dira. 

Durangoko auzoetako jaiak alaitzea da ekimenaren helburua. Horrez gainera, Jaizalek taldea eraberritzearen aldeko apustua egin gura du. Horretarako, txistu ikasleak kalejiretan parte hartzera gonbidatu ditu. 

Datak: 

  • Apirilak 10: Andra Mari elizpean
  • Maiatzak 1: Herria auzo elkartea
  • Ekainak 12: San Antonio bezpera
  • Uztailak 22: Madalena auzoa
  • Uztailak 31: San Inazio auzoa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!