Madalenako bizilagunekin batuko dira, plazaren birmoldaketaren berri emateko

Anboto 2022ko api. 5a, 14:18

Durangoko Udala Madalenako plaza berritzeko proiektua idazten dabil. Eguenean auzotarrentzako bilera irekia egingo du Berbagunean. 19:00etan izango da.

Madalenako plazak "hobekuntza sakon bat" behar duela eta, udalak plaza berritzeko obrak egin gura ditu aurten. Momentu honetan proiektua idazten dabil. Baina idazketa amaitu aurretik herritarren iritzia jakin gura du. Eta bilera bat egingo dute horretarako. Eguenean izango da, Saibigain kaleko Berbagunean, arratsaldeko 19:00etan. Udalak eskuartean duen proiektuak irisgarritasuna, iragazkortasuna eta espazioaren txukuntzea barnebiltzen ditu. Bestalde, auzoko jardueretarako gune bat ere ipini gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!