Goizalde honetako 03:00ak aldera, Ertzaintzak herritar baten deia jaso du pertsona bat kalean aparkatuta zeuden ibilgailuak kolpatzen eta kaltetzen zebilela esanez. Ertzaintzaren agenteak adierazitako lekura ailegatu dira, kalteen ustezko arduraduna identifikatu dute eta "kalte-delitua" leporatuta atxilotu dute. Segurtasun Sailaren berbetan, kolpatutako ibilgailuak 14 dira. Kanpoko ispiluak txikituta, beirak eta leihoak apurtuta eta karrozerian kalte ugari zuten ibilgailuek. Atxiloturiko gaztea ertzain-etxera eraman dute. Epailearen esku utziko dute gero.