Atzo hil zen Andoni Mujika Ulazia, 58 urte zituela. Durangarra jaiotzez, urte asko egin zituen Debagoienean; lehenengo Arrasaten, eta azken urteotan, Eskoriatzan.
Euskaltzale eta ekintzaile durangarra Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendaria izan zen; baita Leintz bailarako Arizmendi ikastolako lehendakaria ere. Bagaran eta Lanki ikertegian ere jardun zuen.
Berbaro euskara elkartearen sorreran "ezinbesteko motorea" izan zela gogoan du Gorka Barruetabeñak. "Profil askotako jendea batu zuen Berbaro bezalako egitasmo bat martxan jartzeko. Eraz aldizkariaren bultzatzailea izan zen. Euskalgintzan langile nekaezina zen. Gainera, beti umore onagaz lan egiteko prest egoten zen".
Mujika eta bere ekarpenak gogoratuz, sare sozialak euskalgintzako zein hezkuntza inguruko hainbat lagunen mezurekin bete dira. Hona horietako batzuk:
Andoni Mujika hil da. Durangon (ere) askori arrastoa eta orain urratua utzi diguna. Euskararen aldeko motor inkonbustiblea eta goitik beherako tipoa. Jo beharko da haren omenez "Txistu y tamboliñ". Biba Andoni! pic.twitter.com/6op33iwtVo
— uiturriaga (@uiturriaga) April 4, 2022
Topatu zuen baino Durango euskaldunagoa, herritarragoa eta alaiagoa utzita doa Andoni.
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) April 5, 2022
Bere irribarrea lako bizia, bihurria eta ederra bera.
Bizitzaren eskolan tokatu zaigun maisu handia.
Biba Andoni! https://t.co/SvDqYy9SY9
Andoni Mujika hil zaigu, ikastolazale porrokatua, @kurutziagaikas eta @Ibaizabal_ikast ikastoletako zuzendari eta @Arizmendi ikastolako lehendakari izandakoa. Mezu argi batekin joan zaigu, hainbat hedabidetan argitaratu dena. Azkena, gaur, @berria n https://t.co/An9ayfZ8w0 pic.twitter.com/XelljjRbNH
— Ikastolen Elkartea (@EHIkastolak) April 5, 2022
Andoni Mujika hil da. Ostiralean iritsi zitzaidan ikastolen mugimenduaren inguruan egin zuen azken ekarpen handia, eta ezin izan diogu eskertu... joan zaigu! bere bizitzan, ikastolen mugimenduari ekarpen handia egin zion. Pertsona jatorra benetan... Biba Andoni! pic.twitter.com/GmCanVpwRt
— Koldo_tellitu (@koldo_tellitu) April 4, 2022
Atzo zendu zen Andoni Mujika. Durangon eta Euskal Herrian ikastolen alde gogotik lan egin duen pertsona, artean gure ikastolako eta @Ibaizabal_ikast -eko zuzendaria ere izan zena.
— Kurutziaga Ikastola (@kurutziagaikas) April 5, 2022
Adiorik ez , Andoni! pic.twitter.com/dCg6ipv9Qm
Andoni Mujika hil zen atzo. Gomiztegiko Artzain eskolako zutabetako bat joan zitzaigun atzo, 57 urterekin. GOIAN BEGO pic.twitter.com/8pmMMPKk7I
— ENBA - Euskal Nekazarien Batasuna (@ENBA_eus) April 5, 2022
Sortzaile kide izan zintugun, bidegile eta bidelagun izan zara. Zuk utzitako lorratzen barrenetik atera dugu euskaraz bizitzeko grina. Ez adiorik, Andoni! pic.twitter.com/LLJct8s0Mp
— Berbaro Elkartea (@Berbaro) April 5, 2022