Lituaniako, Txekiar Errepublikako eta Frantziako 35 gazte dira Erasmu bidez Durangon ikasten ari direnak. Institutuaren eskariz, Heki herri kirol klubak eta Bizkaiko Herri Kirol Federazioak erakustaldi bat antolatu dute gaur Ezkurdin hemengo eta atzerriko ikasleekin. Ingude-jasotzen, saku-eramaten, txinga-eramaten eta txorokil-batzen aritu dira.