Pentsatzekoa zen eskualdeko herriburuan jende asko batuko zena. Baina ez genuena uste zen hainbeste jende batuko zenik. Batez ere, Korrika eguraldi petralarekin eta goizeko lehen orduan pasatuko zela jakinda. Durangarrek erantzun bikaina eman diote 22. Korrikari. Merezi duen modukoa. Anbototarrok eta Berbarotarrek elkarrekin egin dugu kilometroa.