Gure Zirkuak Durangon abiatuko du bira berria maiatzaren 6an

Anboto 2022ko api. 1a, 10:34

Denboraldi berriari ekingo dio Durangon. Maiatzaren 6tik 15era hamar emanaldi eskainiko dituzte Otamotzena parkeko karpan.

Luze bezain arrakastatsua izanz en Gure Zirkuaren iazko bira, 9 hilabetetan 176 emanaldi eskainita; baina negua atseden hartzeko baliatu ondoren, taldea prest dago 2022ari ekiteko.

2022ko birako lehen 10 emanaldiak, Durangoko Otamotzena parkean eskainiko ditu:

  • Maiatzaren 6an, ostiralean, 19:00etan
  • Maiatzaren 7an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 8an, igandean, 12:00etan eta 18:00etan
  • Maiatzaren 13an, ostiralean, 19:00etan
  • Maiatzaren 14an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 15ean, igandean, 12:00etan eta 18:00etan

SARRERAK: Astelehenetik, apirilaren 4tik, aurrera gurezirkua.eus webgunean.

“Plazer bat da azken urteetan hain arrakastatsua izan den Gure Zirkuak Durango aukeratu izana denboraldi berriari ekiteko. Maiatzaren hasierarekin batera, Otamotzena parkea barre eta algaren erdigune izango da bi astez”, adierazi dute Juanan Bueno eta Patxi Lakuntza zinegotziek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!