[BIDEOA] Isilarazi zitzaien duintasuna eta aitortza jaso dute

Anboto 2022ko mar. 31a, 21:39

Gerediaga elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak aitortza publikoa egin diete 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketaren ostean kanposantuko hobi komunetan lurperatu zituztenei eta euren senideei.

Andra Mariko elizpea jendez lepo bete da gaur Martxoaren 31ko oroimen ekitaldia dela eta. Gerediaga elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak oroimen ekitaldia egin dute, eta aurten aitortza berezia egin diete bonbardaketaren osteko egunetan hobi komunetan lurperaturikoei eta euren senideei. Ekitaldi hunkigarria izan da. Musikaz, memoria historikoa lantzeko aldarriez eta dantzaz beterikoa. Momenturik hunkigarriena krabelina eta aitortza-agiria banatu duten unea izan da. Gerediaga elkarteko eta Durango 1936 kultur elkarteko kideek krabelinak eta aitortza-agiriak banatu dizkiete hobi komunetan lurperaturikoen familiartekoei. Gaur 85 urte bete dira Italiako abiazio faxistak Mola jeneralaren aginduz Durango bonbardatu zuenetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!