Enara Perez dominen atarian geratu da Espainiako txapelketan

Anboto 2022ko mar. 30a, 09:00

Enara Perez entrenamendu saio batean.

Brontzezko domina irabaztetik segundo-ehunen batera gertatu da.

Joan zen asteburuan, 16 urtez azpiko Espaniako atletismo txapelketa —pista estalian— lehiatu zuten Madrilen. Bertan, lan bikaina egin zuen Durango Kirol Taldeko (DKT) Enara Perez Martin durangarrak. 600 metrotako finalerdietan bigarren denbora onena eginda heldu zen finalera: 1.38.07. Ondoren, finalean, segundo-ehunen batera geratu zitzaion brontzezko domina.

Bestalde, DKT taldeko Eva Muñoak Master mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen mailu-jaurtiketan. Nuria Etxegarai eta Nahia Ibarzabal onenak izan ziren 10.000 metroen Bizkaiko txapelketan eta maila absolutuan. Izaro Aranburuk beste hainbeste egin zuen 5.000 metrotan eta 20 urtez azpiko mailan. Azkenik, Julen Beltranek brontzea jantzi zuen 18 urtez azpiko kategorian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!